688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

Eskubideen gida Adinberri Longevity Forum 2026n

Aubixa Fundazioak egindako Eskubideen gida. Mendekotasun- eta desgaitasun-egoeretarako har ditzakezun erabakiak informazio-material gisa eskuragarri egongo da ADINBERRI Longevity Forum 2026 topaketan parte hartuko duten pertsona guztientzat.

Nazioarteko topaketa honek enpresak, erakundeak, profesionalak eta ikerketa- eta berrikuntza-eragileak bilduko ditu, zahartze osasungarriago baterantz eta bizi-kalitate hobe baterantz aurrera egiteko. Urriaren 14an eta 15ean egingo da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, eta bizitza-luzerak planteatzen dituen erronka nagusiak izango ditu ardatz.

Topaketa enpresei, osasunaren eta zaintzaren arloko profesionalei, administrazioei, ikerketa-zentroei eta zahartzearen eta bizitza-luzeraren inguruan lankidetzak sortzeko eta irtenbideak garatzeko interesa duten bestelako eragileei zuzenduta dago.

Programak kongresua, erakusketa-gunea, erakustaldi-tailerrak eta irtenbideak esperimentatzeko Living Lab bat izango ditu.