Biogipuzkoak programa egituratu bat jarri du abian, baliabide propioekin, herritarren eta pazienteen elkarteen parte-hartze aktiboa sustatzeko osasun-ikerketaren diseinuan, garapenean eta ebaluazioan.
Ildo horretan, eta Aubixa Fundazioa kide den Adinpart-en esparruan, joan den hilabetean bilera bat egin zen, mikrobiotari buruzko informazio-hitzaldi baten edukia eta egitura modu egokian zehazteko. Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta planteatu zen, adineko pertsonengan arreta berezia jarriz.
Ondoren, hitzaldia urriaren 2an egin zen Aieteko Kultur Etxeko areto nagusian, neuroimmunologia zerbitzuaren eskutik.