688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

Arkitektura eta aniztasuna zahartzean

Inguruneek pertsonen, gaitasunen eta beharren aniztasunaren aurrean duten eginkizuna da Fundación Aubixak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako COAVNren Ordezkaritzaren laguntzarekin, antolatutako aula abierta saioaren gaia. Jardunaldiaren helburua aniztasun horri buruz hausnartzea eta ezagutza zientifikoa pertsonen beharrei erantzungo dieten inguruneen diseinura nola eraman aztertzea da, pertsona ardatz duen eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegitik.

Jardunaldian, Marijo Moreno Juan eta Miren Muñagorri Mujica arkitektoek hartuko dute parte hizlari gisa. Datorren azaroaren 12an, 11:00etatik 14:00etara, egingo da, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoaren egoitzan, Donostian, Frantzia hiribideko 11. zenbakian. Saioa aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da.

EGITARAUA

  1. Zahartzen ari den gizartea.
  2. Arkitektura, osasuna eta zahartzea.
  3. Zahartzearen aniztasuna.
  4. Zahartzeko ibilbide desberdinak: autismoa, adimen-desgaitasuna eta bestelako egoerak dituzten pertsonak.
  5. Ebidentzia zientifikotik pertsonak ardatz dituzten inguruneen diseinura.