Donostia, 2026ko iraila. – Aubixa Fundazioak datorren irailaren 29an ospatuko du hamargarren urteurrena, 18:30ean Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egingo den ekitaldi baten bidez. Areto horretan bertan aurkeztu zen ofizialki Fundazioa duela hamar urte.
Urteurrena aukera izango da hamar urteko ibilbideari begiratu, Aubixa eraikitzen lagundu duten pertsonak aitortu eta datozen urteetara begiratzeko, Fundazioak zahartze osasungarriago eta aktiboago baten alde, Alzheimerra eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuk dituzten pertsonen eta haien familien alde duen konpromisoa berretsiz.
Ekitaldiaren ardatz nagusia “Justizia zaintzen aurrean” elkarrizketa izango da. Bertan, María Luisa Segoviano magistratuak eta Lourdes Pérez Rebollar kazetariak parte hartuko dute, eta pertsonen zaintzak planteatzen dituen erronka batzuk jorratuko dituzte, eskubideen, justiziaren eta gizarte-erantzukizunaren ikuspegitik.
Ospakizunean Landarbaso Abesbatzaren emanaldia ere izango da, eta Fundazioaren hamar urteko ibilbideari begiratzeko eta, aldi berean, etorkizunari begira jartzeko balioko du.