Dementzia duten pertsonentzat
2018/04/20
Jardunaldi honen helburua dementziaren eta inguruneen erronkari zeharkako ikuspegi berritzaile batetik heltzea da; hori bai, ingurune horiek pertsona horien autonomian duten eragin handia azpimarratuz eta, arreta-sistemaren zati gisa, ingurune terapeutikoaren kontzeptuari buruz hausnartuz. Programan adierazitako edukiak jorratzeaz gain, “Stirling-eko Unibertsitateko (Eskozia) dementzia duten pertsonentzako zerbitzuak garatzeko zentroko” arkitekto buruak, Lesley Palmerrek, zentro horretan sartuko gaitu. Nazioarteko ezagutza- eta esperimentazio-zentroa da, eta dementzia duten pertsonen bizitzak hobetzen ditu. Apirilak 20, ostirala// 9: 30-14:00
Tokia: Miramar jauregia (Donostia)
Aurkezpen ekitaldia
Aubixa Fundazioak antolatutako Ingurune integratzaileei buruzko Lehen Jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldia, 2018ko apirilaren 20an, Donostiako Miramar Jauregian.