688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

AUBIXA FUNDAZIOAK PROIEKTU BERRI BATEAN PARTE HARTU DU

Uztailean, Alokabidek hitzarmena sinatu zuen Urban Bat, Gizagune Fundazioa, Zabalduz eta Aubixa Fundazioarekin belaunaldien arteko etxebizitza eredu berri bat diseinatu eta ezartzeko.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Alokabidek belaunaldien arteko zuzkidura-apartamentuen euskal ereduaren diseinuan aurrera egin dute. Gizarte-berrikuntzako ekimen horrek emantzipazio-prozesuan dauden gazteak eta adineko autonomoak bilduko ditu sustapen berean. Egoiliar bakoitzak bere apartamentua izango du, eta pribatutasuna, independentzia eta erabakitzeko ahalmena izango ditu. Sustapenen diseinuak, espazio komunek eta laguntza komunitarioak bizikidetza, eguneroko harremana eta borondatezko laguntza-sareak sortzea erraztuko dute.