Dagoeneko ez da ezer geratzen Antzoki Zaharrean egingo dugun ekitaldirako. Gogorarazi nahi dizuegu maiatzaren 14an izango dela eta, bertara joan nahi baduzue, Victoria Eugenia eta Principal antzokietako leihatiletan jaso ditzakezuela sarrerak (doan). Azkar ibili, aretoa berriro betetzea espero baitugu!
Edizio honetan guztiaren bikoitza. Ospe handiko bi neurologo eta musikak gure burmuinarentzat dituen abantailei buruz hitz egiteko bi emanaldi.