Eta, nola ez, musika ere izango da gure ospakizunean, Landarbaso Abesbatzak parte hartuko baitu, joan den abuztuan Suediako World Choir Gamesen XIV. edizioa irabazi berri duten abesbatzak.
Iñaki Tolaretxipik zuzenduta, Euskal Herriko erreferentziazko abesbatzetako bat da, eta oso estimatua Aubixa Fundazioarentzat. “Brain and music” lanaren bigarren ediziorako, haurtzarotik musika praktikatzearen onurei eskainia, abesbatza horretako sail gazteena izan zen Maddalen Dorronsoro zuzendariaren eskutik.