Joan den maiatzaren 20an Biogipuzkoako Zahartzeari buruzko VII. Ikerketa Jardunaldia egin zen. Jardunaldia Institutuan garatzen ari diren ikerketa ildo, proiektu eta ideietan oinarritu zen. Ataletako bat herritarren parte-hartzearekin eta Adinpart proiektuarekin lotuta zegoen, eta Aubixa Fundazioa horren parte da.
Aubixak, bere hitzaldian, oso positibotzat jo zuen herritarrek ikerketa-proiektuetan izan duten parte-hartzea, argi baitaukagu baterako ibilbide horri esker finkatu ahal izan dugula ikerketa zientifikoaren eta gizarte-sektorearen arteko lankidetza-eredu bat, funtsezkotzat jotzen duguna.
Adinparten Nagusilan elkarteak eta Más que ideas fundazioak ere parte hartzen dute.