4. ARDATZ ESTRATEGIKOA.
Alzheimerren gaitzari eta antzeko dementziei buruzko ikerketa bultzatzea, lehentasunez eta ikerketa horri esleituriko aurrekontuak nabarmen handituz.
1. Helburua: Ikerketa biomedikoaren lehentasunak zehaztea.
Lortu beharreko erronkak
- Dementziak osasun publiko eta gizarte ekintzaren alorretako lehentasuntzat aitortzea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, foru aldundien eta EUDELen aldetik.
- Alzheimerren Gaitza eta antzeko Dementziak sartzea, agentzia finantzatzaile publiko zein pribatuen lehentasunezko agendetan.
- Gerontologiari buruzko ikerketa bultzatzea
- Erregistro egiaztatuak sortzea
- Euskal biobankuan lagin bildumak sortzea
2. Helburua: Ikerketa zentro eta ildoen arteko koordinazioa areagotzea.
Lortu beharreko erronkak
- Alzheimerren Gaitz eta antzeko Dementziei buruzko ikerketaren mapa egitea.
- Ikerketa eta berrikuntzaren koordinazio batzorde bat sortzea, Biodonostia buru dela.
- Berrikuntza soziosanitarioaren foro bat eta espazio soziosanitarioaren koordinazioari buruzko jardunaldi bat bultzatzea.
- Lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
3. Helburua: Ikerketa azpiegitura eta plataformak baliatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Lehendik dauden ikerketa plataforma eta egituren zerbitzu-kartera bat egitea.
4. Helburua: Lankidetzazko harremanak eta ikerketa bultzatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Ikerketa agentzia eta zentroekiko harreman instituzionalen agenda bat egitea.
5. Helburua: Berrikuntza bultzatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Teknologia-zentro eta enpresa-ehunarekiko lankidetzan berrikuntza sustatu eta bultzatzea.
- Gizarte berrikuntza bultzatzea.
6. Helburua: Lurralde-koordinaziorako organo bat sortzea. Beste zentroekin lankidetzan jardutea.
Lortu beharreko erronkak
- Ikerketa-Plan inklusibo bat sortzea, ardatz honetan aipatu diren ekimenak barne dituena.
7. Helburua: Gaixotasun neuroendekatzaileen alorreko ikertzaileak prestatzeko programak koordinatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Ikertzaileak prestatzeko eta arretako fakultatiboak intentsifikatzeko programa bat sustatzea.
8. Helburua: ZIZN Egitasmoa (Zahartzearen Ikerketarako Zentro Nazionala) berreskuratzea.
Lortu beharreko erronkak
- Estatuko Administrazio Orokorrarekiko eta Euskadiko Administrazioarekiko negoziazioak bultzatzea, ZIZN Egitasmoa (Zahartzearen Ikerketarako Zentro Nazionala) berreskuratzeko eta abian jartzeko.