MERKATUAN PREST TOPAKETA

Hilaren 16an, Donostiako Arima Hotelean, Merkatuan Prest topaketa egingo da. Ekitaldi hau ADINBERRIk 2019az geroztik garatzen ari den Silver Economy Erronka – ren jarduera-planaren barruan kokatzen da.

Merkatuan Prest erakundearen helburua, modu arin eta dinamikoan merkatu soziosaniarioari zuzenduriko berrikuntza sozial eta/edo teknologikoko hogei produktu eta zerbitzu baino gehiago aurkeztea da, irisgarritasunaren, mugikortasunaren, segurtasunaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren, estimulazio kognitiboaren, nahi ez den bakardadearen, etxearen egokitzapenaren eta laguntza teknikoen arloetan, besteak beste.

Jardunaldi honetan Errotu Taldeko Miren Muñagorri eta Aubixa Fundazioko kide Marijo Moreno arkitektoen Etxegoxo esperientzia aurkeztuko da.

Etxegoxo beren etxeetan dementzia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektua da, eta etxekoen unitateen gaineko prebentzio-jarduera ahalbidetuko duten tresna batzuk sortu nahi ditu, dementziek pertsonengan eta haien zaintzaileengan duten eragina minimizatzeko eta etxean duten autonomia luzatzeko elementu lagungarri gisa jardun dezaten.