MAXIMO GOIKOETXEA-LOTZEN 4. SARIA

Joan den abenduaren 15ean egin genuen Máximo Goikoetxea-Lotzen Saria laugarren edizioa, Donostiako Aquarium bete batean, topeetaraino. Aubixak TKNIKArekin (EJ) eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak hartu zuen parte inaugurazio-ekitaldian.

Aurtengo edizioan, edadismoa izan zen gai nagusia, bi norabideetan, eta horren gainean ere mahai-inguru interesgarri bat egin zen. Edizio honetako saria Tolosako Inmaculada zentroak jaso zuen, eta Máximo Goikoetxearen alargunak eman zien irabazleei.

Era berean, Mesedeetako belaunaldien arteko Eco co-housing proiektua ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek. Proiektu hori Arrasaten gauzatzen ari da, ISEA kooperatiba buru dela.