SIEMPRE ALICE

Lisa Genova neurozientzialaria “Siempre Alice”-en egilea da eta, Alice Howlanden istorioa kontatzen digu, berrogeita hamar urterekin Alzheimerren gaixotasuna diagnostikatzen dioten Harvardeko irakasle oso ezagunaren istorioa. Narratzaileak berak eta eleberriko protagonistak lehen pertsonan kontatzen du nola bizi duen gaixotasunaren hasiera.

Siempre Alice, 2007an argitaratuak, diagnostikoaren ondoren nabaritzen dituen aldaketak erakusten ditu. Aldaketak norbere buruarekiko harremanean eta aldaketak inguruko pertsona eta maiteekiko harremanetan. Senarrarekin eta seme-alabekin duen lotura aldatzen ari dela erakusten du. Protagonistaren beldurrak eta beharrak erakusten ditu, baita egoerari aurre egiteko duen sendotasuna ere.

Eleberriak, jada best- seller izanik, 2014an izan zuen zinemarako bertsioa, Julienne Moore protagonista eta Alex Baldwin senar zituela. Eta Netflix eta HBO bezalako plataformak ikus daitezke.