BULETINA ESTREINATZEN DUGU

Ongi etorri Aubixako buletin berrira. Hemendik aurrera hileko lehen astearte guztietan hurbilagokoa dela uste dugun irudi berri honekin topo egin ahal izango dugu, euskaraz eta gaztelaniaz guk landutako albisteekin eta beti gaurkotasunezkoak izatea espero ditugun gaiekin.

Atal finkoak izango ditugu, sinadura-artikuluei eta albisteei eskainitakoak eta, horrez gain, gure zaletasunak garatzeko gune bat, bizi-ohitura osasungarriei buruzko aholkuak, ibilaldi gomendatuak, bisita kulturalak edo liburu interesgarriak. Eta, nola ez: hilabete horretan aurreikusitako kongresu, jardunaldi edo hitzaldiak kontatuko dizkizuegu, zeinetan Aubixak parte hartzen duen edo bertaratzen den.

Eskerrik asko jarraitzeagatik!